BIDEA
Bidea eliza berria da Donostian, ebanjelioan (Jesusen berri onetan) oinarrituta fede kristaua aldarrikatzen duena. “Bidea” hitzak adierazten du Jesusi jarraitu nahi diogula egiten dugun guztian. Bere salbazio mezuak gure bizitza aldatzea eta mezu hori besteenganaino iristea nahi dugu. Horretarako, Jesus ezagutzeko eta ezagutzera emateko hain zuzen, batera gabiltza bizitzan.
ELIZA BAT
Iritzi eta aurreiritzi asko dago elizari buruz, eta, ondorioz, beharrezkoa da Biblian dagoen eliza kontzeptura itzultzea. Eliza ez da leku bat, Jainkoaren botereak eta graziak eraldatutako pertsona talde bat baizik. Jesusen berri onetan oinarritutako komunitatea gara, Jainkoa eta besteak maitatzeko konpromisoa duena. Batera lantzen ditugu Bibliaren irakaspena, otoitza, gurpena eta laguntasuna. Batak bestea zaintzen dugu, eta gure inguruko lagunei laguntzen diegu Jesusengan bizitzaren zentzua aurkitzen.
MISIOA
Gure misioa Jesusi egunetik egunera jarraitzea da. Eta besteei gauza bera egiteko gonbidapena luzatzea.
YO SOY EL CAMINO, Y LA VERDAD, Y LA VIDA. – JESÚS
NI NAIZ BIDEA, EGIA ETA BIZIA. – JESUS
EL CAMINO.
BIDEA.
Maitatu – Maitatu Jainkoa eta besteak
Hazi – Jesusen modura hazi
Zerbitzatu – Batak bestea zerbitzatu, baita gure hiria ere
Ugaldu – Berri onak helaraziz eta jarraitzaileak eginez
SINESMENAK
Erreforma protestantea gertatu zen bitartean, kristau ugari Bibliara itzuli zen Kristo eta bere Elizaren egiaren bila. Eta mugimendu horren fruitua eta bihotza aldarrikatzen dugu. Jesusen berri onean du Bibliak bere ardatza, eta horixe da sinesten eta egiten dugun guztiaren funtsa. Gehiago hemen.