top of page

GURE SINESMENAK

BIBLIA

Biblia esanguratsua da gaur egun gure bizitzarako, Jainkoak inspiratutako hitza baita. Bere eduki guztia fidatzekoa eta nahikoa da. Eta Jainkoari, gure buruari eta bizitzari buruz sinesten dugun guztia ematen digu aditzera. Bibliak Jesusen premiara bideratzen gaitu, eta sinesten eta egiten dugun guztiaren funtsa da.

JAINKOA

Jainkoa ezagutu nahi badugu, Bera benetan den moduan ezagutu behar dugu. Jainko bakarra dago, bizia eta egiazkoa, gauza guztien sortzailea eta sostengatzailea. Erabat perfektua da eta betiko dago Bera bezain jainkotiarrak diren hiru pertsonengan: Aitarengan, Semearengan eta Espiritu Santuarengan. Ikusten den eta ez den guztia Berari esker eta Berarentzat existitzen da.

GIZAKIA

Gizateriaren historia ez da gurekin hasi, Jainkoarekin baizik. Berak sortu zuen gizakia bere irudira, duintasunez eta balioz beterik. Jainkoarekin harremanean bizitzeko eta harreman horretaz gozatzeko sortu gintuen.

MATXINADA

Benetan, denok urrutiratu gara Jainkoagandik. Bera gabe hobeto biziko ginela uste izan dugu. Eta matxinada horrek gauza guztiak pitzatu ditu eta heriotzerantz darama. Guztion premiarik nagusiena Jainkoarekin adiskidetuta egotea da, hau da, bizitza hau eta datorrena zinez bizitzea.

BERRI ONAK

Denok behar dugu Salbatzaile bat, Jainkoaren aurkako matxinadaren ondorioetatik salbatuko gaituen norbait. Eta horregatik bidalia izan zen Jesukristo mundura. Erabat Jainko eta erabat gizaki izanik, guk bizitzerik ez dugun bizitza perfektua bizi izan zuen Jesusek. Eta denok merezi genuen heriotzaz hil zen. Eta, gure ordez hiltzeaz gain, berpiztu egin zen, bekatua eta heriotza garaitu zituela adieraziz. Damutzen direnak eta Jesukristo Jaun eta Salbatzaile bakartzat dutenak betirako adiskidetuko ditu Jainkoak.

ORAIN

ETA GERO

Kristorengan libre eginak izan gara zertarako eta benetan sortu ginenaren arabera bizitzeko. Jainkoarekin eta besteekin elkartasunean eta bakean bizitzeko. Jesusen maitasuna eta barkamena bizi ostean, orain gai gara beste pertsonak maitatzeko eta barkatzeko. Eta, pitzatutako munduan bizi garen arren, tinko irauten du gure esperantzak: bekatua epaitzera eta gauza guztiak berriz egitera itzuliko da Jesus. 

​

​

Sinesten dugunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, gure fedearen aitortza irakur dezakezu.

bottom of page